Arantzazu erreka bailarako sare endokarstikoa eta bere ingurumen portaera ikertzeko proiektua martxan dugun honetan, besteak beste, ur-mailaren aldaketak neurtzen dituen neurgailuak eta tenperatura neurgailuak instalatzen aritu gara 2019. urtetik orain arte. Ez da beti erreza izan, kasu batzuetan, bi egun pasa behar izaten ditugu kobazulo barruan amaierara iritsi ahal izateko, eta beste batzuetan, instalazioa egitera joan eta ur maila altu aurkitzeagatik helburua bete gabe geratzea tokatu zaigu. Hala ere, azken hilabeteetan euri gutxi egiten ari denez, horretaz probestu gara Arantzazu errekako ibilguan zehar neurgailu batzuk instalatzeko.
Iritegiko presa azpian kokatzen den ur-iturria.
Bide batez, errekan zehar eta bere magaletan azaltzen diren ur-zuloak eta ur-iturriak birpasatzen ari gara, eta, izaugarria da zenbat aldiz sartu eta irteten den erreka! Argi dugu lur azpian sekulako erreka eta akuifero sarea dagoela, ea, Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, Euskal Espeleologoen Elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde plangitza eta etxebizitzen sailak finantziaturiko proiektu honek, gure txoko kuttun hauek pairatzen dituzten prozesuak ezagutzen, ulertzen eta ezagutarazten laguntzen digun.
Neurgailuak kokatu ditugun tokietan honako kartel hauek aurkituko dituzue. Mesedez, ez ukitu neurgailuak, proiektuaren arrakasta hauen esku baitago. Interesik edo zalantzarik baduzue, guregana jo dezakezue zuzenean. Eskerrik asko.