Hastapenak

90. hamarkada hasieran duatloi eta triatloietan aritzen ziren Oñatiko lagun batzuk talde bat sortzeko elkartu ziren. Poliki poliki Oñatiko jendeaz gain, inguruko herrietako jendea ere taldera batzen joan zen. Hasiera baten taldeak Astore C.T. izena hartu zuen , baina taldearen ekintzaile nagusiak herrikoak izanik, laister Oñatiko Triatloi Taldea deitzera pasako zen.

1992 urtea 

1992 urtea

Behin taldea osatuta eta ingurukoek animatu ondoren, 1992. urtean Oñatiko Duatloiko lehenengo edizioa antolatu zen. Lehenengo edizio hura Dina Bilbao eta Sebastian Lertxundik irabazi zuten. Ordutik Oñatiko Duatloiak ez du etenik izan eta gaur egun modalitate honetako frogarik garrantzitsu eta berezienetakoa da euskal egutegian.

Urteak aurrera joan ahala taldeak bide berdinetik jarraitu du, inguruko frogetan parte hartu eta etxeko froga zainduz.

Oñatiko Triatloi Taldea 1998

1998 urtea

2002 urtea

2002 urtea

2007. urtean taldeko hainbat lagunek elkarrekin Rotheko Iron Man distantziako froga prestatu zuten eta denek lortu zuten bukatzea.

Roth 2007

Roth 2007

Oñatiko Triatloi Taldea Lekeitio 2009

Lekeitio 2009

Hondarribi 2010

Hondarribi 2010

2010. urte hura Unai Pedregalek bizikletan izandako istripu larriak markatuko zuen. Urte bat beranduago taldeak arropa argiagoak erabiltzea erabaki zuen errepidean hobeto ikusiak izateko.

Oñatiko Triatloi Taldea 2011 aurkezpena

2011 Taldeko aurkezpena

Aloña Mendiko estrukturan

2016an Aloña Mendiko estruktura barruan sartzeko formalizazioa burutzen da. Ordura arte tarteka bi taldeen artean elkarlana egon zen, baina ordutik elkartearen funtzionamenduaren barruan sartzen da Aloña Mendi osatzen duten gainontzeko sailekin batera.

Aloña Mendi Triatloi sailaren aurkezpena 2016an

Aloña Mendi bezela aurkezpena Arrikrutzen 2016an

Duatloi Txikia

2018an lehenengoz Oñatiko Eskola Kirolarekin elkarlanean Duatloi Txikia antolatu genuen, eta ordutik Oñatiko Duatloiarekin batera antolatzen saiatzen gara egun berdinean.

Oñatiko Duatloi Txikia 2018

Oñatiko Duatloi Txikia 2018

Oraina eta etorkizuna

Gaur egun taldea sortu zeneko bide berdinetik jarraitzen dugu. Kirol erronka pertsonalei aurre eginez, taldean irteerak antolatuz eta Oñatiko Duatloia bizirik eta indartsu mantenduz. Baina guztiaren gainetik kirolaz gozatuz.

Mungia 2020

Mungia 2020